Skip to main content

Saihestu modulua kargatzea aldagai bat erabiliz

Azalpena

Bidea erabiltzailea sartu ondoren sortua ote den kezka baduzu eta horregatik parametro gisa ezarri baduzu, saihestu bide hori erabiltzea beste fitxategi bat deitzeko / inportatzeko. Arau hori, oro har, edozein fitxategitara sartzeko erabil daiteke (hau da, fs.readFile()) edo erabiltzailea sartu ondoren sortutako aldagai dinamikoak dituen babestu beharreko beste baliabide batzuetara sartzeko. Eslint-plugin-security garbitzaileak (linterrak) eredu horiek atzeman eta nahikoa goiz ohartaraz dezake.

Kode adibidea

// ez segurua, helperPath aldagaia erabiltzaile sarrera batek aldatua izan ahal baita eta
const kargatzekoTresnaLagungarriakEskuratzekoModuOkerra = require(helperPath);

// segurua
const kargatzekoTresnaLagungarriak = require("./helpers/upload");