Erabili 3 zati proba izen bakoitzean
Azalpena
Proben txostenak esan behar du aplikazioaren berrikuspenak erantzuten dien kodea nahitaez ezagutzen ez duten pertsonen beharrei: probatzailea, inplementazioa egiten ari den DevOps injinerua eta zu zeu hemendik bi urtera. Hori errazago lortuko duzu probak eskatutako baldintzak kontuan hartzen baditu eta hiru zatiz osatua badago:
(1) Zer ari gara probatzen? Adibidez, ProduktuZerbitzua.gehituProduktuBerria funtzioa
(2) Zein egoera eta agertokitan? Adibidez, ez zaio preziorik pasatzen funtzioari
(3) Zein da espero den emaitza? Adibidez, produktu berria ez dago onartua
Kode adibidea: 3 zati dituen proba izena
//1. unitatea frogapean
describe('Produktu Zerbitzua', () => {
describe('Produktu berria gehitu', () => {
//2. kasua eta 3. esperotakoa
it('Prezioa zehaztuta ez dagoenean, produktuaren egoera baieztapenaren zai dago', () => {
const produktuBerria = new ProduktuZerbitzua().gehitu(...);
expect(produktuBerria.egoera).to.equal('baieztapenarenZai');
});
});
});
Anti ereduaren kode adibidea: norberak proba osoaren kodea irakurri behar du eta asmoa ulertu
describe('Produktu Zerbitzua', () => {
describe('Produktu berria gehitu', () => {
it('Egoera zuzena itzuli behar du', () => {
//mmm, zer egiaztatzen ari da proba hau? zein da kasua eta espero dena?
const produktuBerria = new ProduktuZerbitzua().gehitu(...);
expect(produktuBerria.egoera).to.equal('baieztapenarenZai');
});
});
});
"Zuzen egiteko adibidea: proben txostenak dokumentuaren baldintzak biltzen ditu"
"30 Node.jsren proba jarraibide egokiak" blogetik hartua, Yoni Goldbergen eskutik