Skip to main content

Common Node.js Dockeren praktika onak

Dockeren praktika arrunten atal honek programazio lengoaia guztietan araupetuta dauden praktika onak biltzen ditu, ez dira Node.jsrentzat bakarrik

✔ Nahiago COPY, ADD komandoa baino

TL;PL: COPY seguruagoa da, bakarrik lekuko fitxategiak kopiatzen ditu eta; ADDek, aldiz, bestelako funtzionalitateak onartzen ditu, adibidez, urruneko webguneetatik binarioak deskargatzea

✔ Ekidin oinarrizko sistema eragilea eguneratzea

TL;PL: eraikitze prozesuaren lekuko binarioak eguneratzeak (adibidez apt-get update) sendotasunik gabeko irudiak sortzen ditu exekutatzen duen bakoitzean eta pribilegio handiak eskatzen ditu. Horren ordez, erabili sarri eguneratzen diren oinarrizko irudiak

✔ Sailkatu irudiak etiketen bidez

TL;PL: irudi bakoitzaren metadatuak emateak Ops-eko profesionalei modu egokian tratatzen lagundu diezaieke. Adibidez, gehitu mantentze arduradunaren izena, eraikitze data eta bestelako informazioa, irudi bat erabili behar duenari lagungarria izango zaiona

✔ Erabili pribilegiorik gabeko edukiontziak

TL;PL: pribilegiodun edukiontziek erabiltzaile nagusiak (root) dituen baimen eta gaitasun berdinak ditu makina ostalariaren gainean. Hori ia inoiz ez da beharrezkoa, eta, normalean, Node irudi ofizialetan sortzen den 'node' erabiltzailea erabili behar da

✔ Arakatu eta egiaztatu bukaerako emaitza

TL;PL: batzuetan erraza da eraikitze prozesuko albo efektuak ahaztea, hala nola sekretu filtratuak edota beharrezkoak ez diren fitxategiak. Dive bezalako tresnak erabiltzeak sortutako irudia arakatzeko horrelako arazoak identifikatzen lagun dezake

✔ Burutu osotasunaren egiaztapena

TL;PL: oinarrizko edo bukaerako irudiak argitaratzen ari zaren bitartean, sarea engainatu eta birbideratu egin daiteke irudi maltzurrak deskargatzeko. Dockeren protokolo estandarrak ez du ezer eragozten edukia sinatu eta egiaztatu ezean. Docker Notary da hori lortzea ahalbidetzen duten tresnetako bat da